Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ziaurritz Aginaga, Doroteo

Gipuzkoar sendagilea eta politikaria (Tolosa, 1883 - Donibane-Lohizune, 1951). Tolosako alkate izan zen (1931-1932) eta euskaltzale sutsua. Ez zuen idazkirik utzi. Euzko Buru Batzarreko lehendakari hautatu zuten 1935. urtean, eta Alderdi Jeltzaleko lehendakari izan zen 1936-1951. urteetan. Ipar Euskal Herrira erbesteratu behar izan zuen Espainiako Gerra Zibilean eta gerrako zaurituei eta iparraldera alde egindako euskaldunei laguntzeko batzordeetan lan egin zuen.