Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zertzeta

iz. Ahatearen familiako hegaztia, hura baino txikiagoa (Anas crecca).  v Zertzeta txikia edo arrunta (Anas crecca). 30 cm inguru luze dena. Zertzeta txiki arrak burua marroi argia du; begietatik lepora, luma-zerrenda berde bat izaten du; hegoak zuriak, beltzak eta gris morexkak ditu; sabelaldea, zurixka, eta isatsazpia, horixka. Emea arre marroixka izaten da. v Uda-zertzeta (Anas querquedula). 37 cm inguru luze dena. Uda-zertzeta arrak luma gehienak arre grisaxkak ditu, baina begietatik lepora zerrenda zuri bat du; hegoetan ere baditu hainbat luma zuri. Emea arre marroixka izaten da.