zere
iz. Balearen antzeko zenbait itsas ugaztun handiren izena (Balaenoptera sp). v Zereak Itxuraz balearen antzekoak dira, baina gorputza haiek baino zapalagoa dute; aho azpitik sabelaldera zimurgune luze batzuk dituzte eta isatsaren aurrean gila itxurako luzakin bat. Motaren arabera 10-20 m luze izan daitezke. Arrainak eta planktona jaten dituzte, eta Ipar eta Hego Buruetan bizi dira. Zere motarik ezagunenak hauek dira: zere arrunta (Balænoptera physalus), 20 m inguru luze egiten dena; ipar-zerea (Balænoptera borealis), 18 m inguru luze dena, eta zere txikia (Balænoptera acutorostrata), 10 m baino luzeago ez dena.