Zerdania
(Katalaneraz Cerdanya). Pirinioetako ekialdeko eskualdea, Segre ibaiaren goi ibilguan, Andorra eta Cadi mendien artean. Klima kontinentala du. Baso eta larre asko du. Nekazaritza (barazkiak eta zuhainak), abere hazkuntza (behi eta zerri azienda) eta turismoa (mendia eta eskia) dira ekonomia jarduera nagusiak. v Historia. Pirinioetako hitzarmenaren bidez (1659) Espainiaren eta Frantziaren artean banatu zen. Espainiako aldearen hiriburua Puigcerdá, eta Frantziakoarena Mont-Louis dira. Lliviako herria Espainiako lurra da Frantziako eremuan.