Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zenbat Gara Elkartea

Bilboko euskara elkartea. 1994ko maiatzaren 27an sortu zen, eta bere helburua, euskara ardatz hartuta, bizitzaren esparruak garatzea da, sustraidunak bezainbat irekiak, berdintasun eta elkartasunean oinarrituak. Hainbat arlotan lan egiten du Zenbat Gara Elkarteak: euskararen irakaskuntzan (euskaltegia, ikastaroak, lantegiak), jaietan Al Gara konpartsaren bidez, Kafe Antzokia (kultura eta jai aretoa) kudeatzen du, ikastaro asko antolatzen ditu eta Zenbat Gara aldizkaria eta Bilbo Hiria irratia jarri ditu abian. 2.000 bazkide inguru ditu Zenbat Gara Elkarteak.