Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zenbakizko agintea

Makina-tresna eta robotek betetzen dituzten funtzioen aginte prozesu automatikoa, zenbakizko teknikak erabiltzen dituena. Makina guztien aginte organoak ordenagailu txikiek dutenen antzekoak dira, eta edozein motatako softwarea jaso dezakete, banda magnetiko bat edo diskete bat. Software horiek fabrikazio programak antolatzeko zerbitzuetan lantzen dira, beste zenbakizko tekniken laguntzaz, hala nola ordenagailu bidezko diseinua. Baina robotak zuzenean ere programa daitezke, eskuz lan eginaraziz robota bera edo robotaren maketa bat, neurriz haren berdina izango dena. Aginte organoaren memoriak agindua bete ondoren, agindu beharko dituen mugimenduen parametro guztiak erregistratzen ditu, bizkortasunez, esate baterako, muntaia katean landu behar den multzo bat edo muntatu behar den piezak iristekoak direla ohartaraztea. Programen konplexutasuna eginbehar desberdinen araberakoa da. Eginbehar horiek ugariak izan daitezke, robotetan adibidez. Makina-tresnen oinarrizko mugimenduen agintea askoz ere sinpleagoa zen arestian; baina beste era bateko eginbeharrak erantsi zaizkie, esate baterako, egindako piezen neurriari dagokion kontrol sistematikoa. Zenbakizko aginte mota landuenak lantegi malguetan daude, zeinetan makina desberdinak ez dira banan-bana programatzen, baizik eta zeinek bere programa jasotzen duen ordenagailu nagusi batetik. Ordenagailu nagusi horrek fabrikazio desberdinetara egoki dezake lantegia eta aldi berean alda dezake makina batetik besterako piezen joan-etorria, erabiltzen diren tresnak, eta fabrikazio eta kontrol programa indibidualak.