Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zeiss, Karl

Alemaniar optiko eta mekanikoa (Weimar, 1816 - Jena, 1888). Stuttgart-en egin zituen ikasketak. Jenan kokatu zen lanerako, eta bertan sortu zituen, 1846an, mundu guztian sona handia lortu duten optika lantegiak. Haietan egiten ziren mikroskopioak eta bestelako optikako tresneria berriak, eta, haiei esker, optikaren teoriak aurrerapen handia izan zuen. Bertan laguntzaile izan zituen Ernst Abbe fisikaria eta Otto Schott kimikaria. Karl Zeiss hil ondoren, Abbek Zeiss fundazioa sortu zuen, eta haren esku utzi zuen Zeiss zigilua.