zeden 2
iz. Bizk. Pipia. v Zool. Dermestidoen familiako zenbait intsektu koleopteroren izena. 15 mm luze egin daitezke. Labezomorroaren itxurakoak, biribil antzak edo luzaranak, izan daitezke. Kolorez marroi gorrixkak edo zuri-beltzak izaten dira, eta antenen puntak zabalak dituzte. Zeden mota ezagunenak urdai zedena (Dermetes maculatus), kolorez marroixka dena eta larrua eta haragi andeatua jaten dituena, eta bihitegietako zedena (Dermetes lardarius), kolorez zuri-beltza dena eta labore hazia jaten duena, dira.