Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zearra Garabeitia, Oier

("Zearra"). Bizkatar pilotaria (Galdakao, 1977). 1997an egin zuen debut profesionala Eibarren, afizionatutan palmares bikaina biribildu ondoren. Besteak beste, afizionatuen Errege Kopa irabazi zuen 1995ean eta 22 urtepeko munduko txapeldun izan zen 1996an. Profesionaletan, bigarren mailako eskuz banakako txapeldun izan zen 1998an, eta urte berean eskuz binakako bigarren mailako txapelketa ere lortu zuen. Asegarce enpresari lotutako pilotaria da.