Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zeanuri

Bizkaiko hegoaldeko udalerria (Arrati-Nerbioi). Mugak: iparraldean Areatza, Arteaga eta Dima; ekialdean Dima eta Ubidea; mendebalean Areatza eta Orozko; hegoaldean Arabako herrialdea. Garaiera, 230 m. 67,46 km2. 1997ko datuen arabera, 1.172 biztanle, ia denal euskaldunak (zeanuritarrak). Herrigune hauek osatua da: Zeanuri (herriburua), Ipiñaburu, Altzusta, Artzuaga, Ibarguen, Otzerinmendi, Urdurraga eta Uribe. Arratia eta Undebe ibaiak igarotzen dira udalerritik. Euskara, bizkaiera; euskaldunak, % 98. Bertako ekonomia jarduera nagusia laborantzan (barazkiak, bazkarako landareak), abere hazkuntzan (behi eta zerri azienda) eta baso ustiakuntzan oinarritua da. Dena dela jende asko inguruko herrietako industrietara joaten da langile eta bigarren lanbide ditu baserriko lanak. Aipagarriak dira X. Mendeko Ama Birjinaren parrokia eliza (XVIII. mendean zaharberritua eta handitua), Ipiñaburuko XVI. mendeko Jakue Apostoluaren eliza eta hainbat ermita.