Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zatarain Etxebeste, Anbrosio

Gipuzkoar idazlea (Donostia, 1912 - Donostia, 1999). Industria maisu ikasketak egin zituen Donostian eta zientziakoak Bordelen. Musika gaiak erabili ditu, besteak beste, bere idazlanetan. Esaterako, Zatarainena da: Gure kantadoiñuben tunttunak (1948) eta Azkueren kantutegiari erantsitako Notas al Cancionero gehigarria. Euzkadi, Argia, Euzko-Deya, Zeruko Argia, Euzko Gogoa, Olerti, Deia, eta Euskera agerkarietan argitaratu ditu lanik aipagarrienak. Euskaltzain urgazlea eta Euskeratzaintzako kide da.