Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zarzuela

iz. Mus. Espainiar opera mota, musika eta elkarrizketak tartekatzen dituena. XVII. mendean Madrilgo La Zarzuela jauregian Filipe IV.arentzat eta, oro har, nobleentzat, egiten ziren antzezpenetatik datorkio izena. Lehen zarzuela idazleak Lope de Vega (1562-1635), Pedro Calderón de la Barca (1600-81), komediagileak biak, eta Juan Hidalgo musikagilea (1600-85) izan ziren. XVII. mende bukaeran gainbehera egin zuen, italiar operaren arrakasta zabaldu ahala. XIX. mendearen bigarren erdian berpiztu zen, herri musika gisa; garai horretako zarzuela idazle ezagunak dira A. Barbieri, Ruberto Chapí y Lorente, M. Fernández Caballero, T, Bretón y Hernández, J. Valverde, F. Chueca, A. Vives. XX. mendean euskal musikagile batzuk ere idatzi dituzte zarzuelak, J. Guridik, J.M. Usandizagak eta P. Sorozabalek, besteak beste.  v  Zarzuela berria bitan banatzen da: batetik zarzuela handia, edo género grande, eta bestetik zarzuela txikia edo género chico izenekoa. Oro har, lehenean gaia dramatikoa izaten da, eta bigarrenean umorezkoa.