Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zabala Alcíbar, Federico

Gipuzkoar historialaria eta politikaria (Tolosa, 1916 - 1993). Zuzenbideko, eta filosofia eta letretako ikasketak egin zituen Zaragozako unibertsitatean. Euskalerriaren Adiskideak elkarteko aldizkarian, La Voz de España eta El Diario Vasco egunkarietan eta Zeruko Argia aldizkarian eman ditu argitara lan aipagarrienak. Obra nagusiak: Caminos bajo la lluvia eleberria (1962), Monografía histórica de la Villa de Tolosa (J. Garmendiarekin batera, 1969) eta Historia del Pueblo Vasco (1971-1973). Gipuzkoako senatari izan zen 1977. urtean eta EUTG-ko Euskal Historiako irakaslea izan da.