Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yoccoz, Jean-Christophe

Frantses matematikaria (1957). 1975ean École Normale Supérieur-ean eta Eskola Politeknikoan sartzea lortu zuen. M. Hermanen zuzendaritzapean egin zuen doktorego tesia eta 1985ean aurkeztu zuen. Herman lehenengo mailako aditu bat zen sistema dinamikoetan; haren eraginez, Yoccoz bera ere arlo honetako ikertzaile onenetariko bat izan zen. Bere tesian, froga errazagoen bidez hobetu zituen Hermanen teoremak. Paris-Sud-eko (Orsay) Unibertsitateko irakasle hautatu zuten eta Frantziako Institutu Unibertsitarioko eta Orsayko Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionaleko Unité Recherche Associé "Topology and Dynamics"-ko kide izan zen. 1994ko Zurich-eko Matematikarien Nazioarteko kongresuan Fields domina eman zioten sistema dinamikoetan egindako lanagatik. Teoria hau matematikari askok aztertu dute Yoccozez gainera, besteak beste, Arnold, Fatou, Herman, Julia, Kolmogorov, Palis, Siegel eta Smalek. Yoccozek geometria, analisia eta konbinatoria erabiltzen ditu bere ikerketetan.