Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yimou, Zhang

Txinako zinemagilea (Xi’an, 1950). Argazki zuzendari gisa hasi zen zineman. 1982an bukatu zituen ikasketak Pekingo Zinema Eskolan, eta berehala Guangxi estudioetan hasi zen lanean. 1987an antzezle izan zen. 1988an egin zuen lehen filma. Hainbat sari jaso ditu Europako zinemaldietan eta Txinako gaur egungo zinemagilerik ezagunetako bat da. Kritikariek aho batez goraipatu dute haren lana. Haren filmak Txinako gaurko eta atzoko gizartearen ispilu dira: Basarto gorria (1988), Jaguar operazioa (1989), Ju Dou (1990), Emazteak eta maitaleak (1991), Qiu Ju (1992), Huozhe (1994, Bizi).