Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yen Li-pe

(Pinyinez, Yan Liben). Txinako margolaria (600. urte inguruan - 673). Tang dinastiaren hasierako margolari nagusia. Inperioko gorteko ofiziala zen eta arkitektura lan batzuk egin zituen, baina pinturan egin zen batez ere ezagun. Budismoaren eta taoismoari buruzko lanak egin bazituen ere, gorteko kideen erretratuengatik da ezaguna. Haren lan aipagarriena Enperadoreen erretratuak saila da, 800 urte lehenagotik bere garaira bitarteko enperadore nagusien erretratuak azaltzen direna.