Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yaunde

Kamerungo hiriburua. Mefouko departamentuan, estatuaren erdialdean. Muino ugariko lurraldean dago, Sanaga eta Nyong ibaien artean. 583.470 biztanle (1985). Unibertsitatea eta administrazio zerbitzuak. Merkataritza handia du. Dualako burdinbidea iristen da bertaraino. Aireportua. Hiria bera 1888an sortu zen, Kamerun alemaniarren protektoratu zen garaian. 1915ean belgikarrek hartu zuen, eta 1925ean Kamerun frantsesaren hiriburu izendatu zuten. 1960tik aurrera Kamerun burujabearen hiriburu izendatu zuten. 1969an bertan izandako batzarrean, Afrikako hemezortzi herrialdek Europako Elkartearekiko diru hitzarmena berritu zuten, industrializaziorako finantzabideak sendotzeko.