Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yates, Peter

Britainia Handiko zinemagilea (Aldershot, 1929). Royal Academy of Dramatic Art-en egin zituen ikasketak. 1953tik aurrera zuzendari laguntzaile izan zen, besteak beste, Tony Richardson-en bi filmetan eta Jack Lee Thompson-en The Guns of Navarone (1961) filmean. Telebistan ere ari izan zen. Genero guztiak landu izan ditu eta ospe handiko aktoreekin lan egin du. Bullit (1968) eta The Deep (1977, Osina) filmek arrakasta handia izan zuten. Beste film batzuk: Robbery (1967, Lapurreta), John and Mary (1969), Murphy’s War (1970, Murphyren gerra), Eye Witness (1980), Krull (1982), The Dresser (1984).