Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yantai

edo Yen-Tai. (Antzina Txe-fu). Txinako hiria, Xantung penintsulan, iparraldeko kostan. 347.000 biztanle (1980). Nekazaritzako produktuen azoka eta industria (bihia, tabakoa, janari industria, ardogintza, destileriak, ontzigintza) eta zerbitzuak (komunikabideak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Karga eta arrantzako portua du. K.a. III. mendetik ezagutzen da hiria. 1860an frantses-ingeles gudarosteak hartu zuen, eta 1876an merkataritzarako portu irekia izatera behartu zuten. 1891-1901 bitartean biztanle kopurua ia bikoiztu zen; geroztik ordea, alemaniarrek merkataritzarako Tsingtao hiria aukeratu zutelarik, merkataritzan zuen lehentasuna galdu eta hiriak behera egin zuen.