Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Xingan Txikiko mendikatea

Txinako ipar-ekialdeko mendikatea, Mantxurian, Amur ibaiaren alboan. Xingan Handiko mendikatearekin lotua dago. 600 km-ko eremua hartzen du eta gailurrak 500-1.000 m artekoak dira. Amur ibaiaren adarrak igarotzen dira Xingan Txikiko mendikatetik eta arroila eta bailara ugari eratzen dituzte. Baso ustiapena eta arrantza dira mendikate honetan bizi diren herrien ekonomia jarduera nagusiak.