Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Xingan Handiko mendikatea

Txinako ipar-ekialdeko mendikatea, Mongolia Barneko probintziako mendikate nagusia. Gobiko basamortuaren eta Txinako ipar-ekialdeko zabaldiaren arteko muga egiten du. 1.200 km luze da eta gailur garaienak 2.035 m ditu. Bi parte nagusi bereizten dira, Mongoliako ordokia mendebalean, idorra, eta ekialdea, hezea.