Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

xaboi-belar

iz. Bot. Kariofilazeoen familiako belar landarea, zurtoin zut gogorra, krabelinaren antzekoa, eta ezpata itxurako hosto berde txorten gabeak dituena (Saponaria officinalis). Zuri-belar izenaz ere ezagutzen da. Bost hostoko lore zuri gorrixkak izaten ditu. Europan eta Asian hazten da, leku hezeetan batez ere. Sustraiak uretan beratzen utziz gero apar handia ateratzen du; horregatik, xaboi-belarra arropa garbitzeko erabili izan da. Gaur egun jarabeak egiteko erabiltzen da botikagintzan.