Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Waugh, Evelyn Arthur St John

Ingeles idazlea (Londres, 1903 - Taunton, Somerset, 1966). Oxforden historia ikasketak eginik eta aldi labur batez irakaskuntzan jardun ondoren, literatura lanari lotu zitzaion erabat. Lehen eleberrietan umorea eta satira erabili zituen: Decline and Fall (1928, Gainbehera eta erorketa); A Handful of Dust (1934, Eskutada hauts); Scoop (1938, Berri handia). 1939an katoliko egin zen. Urte berean Royal Marines armadan sartu zen; Ekialde Hurbilean eta Jugoslavian borrokatu zuen. Ondoko liburuetan antzinako Ingalaterraren nostalgia eta mundu modernoari buruzko garraztasuna nabarmendu ziren, satira ahaztu gabe: Brideshead revisited (1945, Brideshead-erako itzulia); Men eta Arms (1952, Gizonak eta armak); Officers and Gentlemen (1955, Ofizialak eta jaunak); Unconditional Surrender (1961, Baldintzarik gabe errenditu). Orobat, bidaia liburuak ere moldatu zituen.