Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vivarini

XV. mendeko veneziar pintore familia. v Antonio Vivarini, Antonio da Murano deitua (Murano, 1415 - Venezia, 1476-1485 artean). Anaia Bartolomeorekin egin zuen lan. Gentile da Fabriano, Donatello eta Mantegna pintoreen eragina izan zuen. Erlijiozko lanak pintatu zituen batez ere: Ama Birjinaren koroatzea, Santa Maria Formosa eta San Giovanni in Bragora. v Bartolomeo Vivarini. Aurrekoaren anaia (Murano, 1432 - Murano, 1491). Anaia Antoniorekin lan egin zuen 1450-1462. urteetan. Veneziako pinturaren bilakaeran eragin handia izan zuen: Ama Birjina Haurrarekin eta lau santuak eta San Anbrosio. v Alvise Vivarini. Antonioren semea eta Bartolomeoren ikaslea (Venezia, 1446 - Venezia, 1503). Antonello de Messinaren eragina igertzen zaie Alviseren koadroei: Santa Klara eta San Antonio.