Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Villard de Honnecourt

XIII. mendeko frantses arkitekto eta marrazkilaria. 33 orriz osaturiko krokis bilduma batengatik da batez ere ezaguna. Eraikuntza, gerrarako makineria, gudu pasarteak, borroka pasarteak, animalien azterketak, biluziak eta erlijioari buruzkoak bildu zituen aipatutako liburuan. Europan zehar ibili zen bidaietan eta Cambraiko katedralaren eraikuntzan parte hartu zuen.