Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Viète, François

Frantses matematikaria (Fontenay-le-Compte, 1540 - Paris, 1603). 1573. urtean Parisko parlamentuko kontseilari eta abokatu izendatu zuten; 1580. urtean Henrike III.aren kontseilari egin zuten (Henrike IV.arekin kargu bera izan zuen). Erroak ateratzeko arauak ezarri zituen eta behin betiko itxura eman zion trigonometriari (1570, Canon mathematicus). Aljebra modernoaren bultzatzaileetako bat izan zen: Isagoge in artem analyticum (1591).