Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vierne, Louis

Frantses organo-jotzailea eta musikagilea (Poitiers, 1870 - Paris, 1937). Jaiotzez itsua zen. C. Franck eta Ch. Widor-en ikasle izan zen. 1900-1937. urteetan Parisko Notre Dameko organo-jotzaile izan zen, eta 2.000 bat kontzertu eman zituen. 1912. urtetik aurrera Parisko Schola Cantorum-eko organo irakasle izan zen. Organorako idatzi zituen lanak dira garrantzizkoenak: 6 sinfonia, fantasiazko 24 lan, bi meza, Napoleonen mendeurreneko garaipen martxa, besteak beste. Organorako idazteaz gainera, pianorako lanak, kamerako musika, kantuak eta orkestrarako lanak ere idatzi zituen.