Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vidal, Gore

Estatu Batuetako eleberri, drama eta saiakera idazlea (West Point, New York, 1925). Estatu Batuetako historiaren eta bizimoduaren kritika zorrotza egin du bere eleberrietan: Myra Breckinridge (1968), Burr (1973), 1876 (1976). Antzerki, telebista eta zinemarako ere idatzi du, eta arrakasta handia izan du hiruretan; aipagarria da Suddenly the Last Summer (1960, Bat-batean, azken uda) filmaren gidoia.