Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vida, Marko Girolamo

Italiar prelatua eta humanista (Cremona, 1485 - Alba, Piamonte, 1566). Albako apezpikua izan zen. Trentoko kontzilioan esku hartu zuen eta kontraerreformaren printzipioak azaltzen zituen Constitutiones synodales erlijio lana idatzi zuen. Leon X.ak eskatuta Kristoren bizitzari buruzko poema bilduma bat idatzi zuen (1527, La Christiade). Quintiliano, Zizeron eta Horazioren ereduei jarraitiz. De Arte poetica (1527, Poesiaren artea) poesia bilduma arrakastatsua idatzi zuen.