Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vázquez Castro, Enrique

Arabar musikagilea (Gasteiz, 1964). Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan piano eta konposizioa ikasketak egin zituen, eta ondoren organo ikasketez osatu zuen bere prestakuntza. 1982 eta 1990. urteen artean Gasteizko San Vicente Martiria parrokiako organista izan zen. 1990ean Presbitero gisa ordenatu eta Bastidan dihardu lanean. Gaur egun Elizbarrutien arteko euskarazko Liturgia Musikako Batzordeko kide da.