Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vazov, Ivan

Bulgariar idazlea (Sopot, egungo Vazovgrad, 1850 - Sofia, 1921). Gazte zela Errumaniara bidali zuten ikasketak egitera eta han iraultzaile bulgariarrekin harremanak izan zituen. 1880an, Plovdiven, egunkariak eta aldizkariak argitaratu zituen. Stamboloven agintaldian Odesara erbesteratu zen (1886-1889), eta bere maisu lana, Pod igoto (1894), bulgariarrek Turkiaren mendean jasandako egoerari buruzko kontakizuna, idazten hasi zen. Literaturako alor asko landu zituen: olerkiak, kontakizun laburrak, eleberriak, drama historikoak, etab. Oro har, Bulgariaren aldeko maitasunean eta abertzaletasunean oinarrituak dira, estilo errealistakoak, eta Bulgariako historiako pasarte ugari islatu dituztenak. Haren beste lan aipagarri batzuk: Epopeya na zabravenite (1881-1884), Nemilinedragi (1883), Hashove (1894), Nova Zemya (1896), Svetoslav Terter (1907), Borislav (1910).