Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Valoisko etxea

Frantziako dinastia, 1328-1589. bitarteko urteetan, kapetarren ondoren eta borboien aurretik, Frantziako erregetza izan zuena. Filipe VI.arekin hasi eta Henrike III.arekin amaitu zen dinastiaren agintaldia. Hiru adarretan banatzen da: Valois, Filipe VI.aren eta Karlos VIII.aren bitartekoak (1328-1589); Valois-Orléans, Luis XII.a (1498-1515); eta Valois-Angulema, Frantzisko I.aren eta Henrike III.aren bitartekoak (1515-1558). Valoisko etxeak Ehun Urteko Gerrari, Italiako gerrei eta erlijio gerrei aurre egin behar izan zien, baina estatuaren aginpidea sendotzea lortu zuen.