Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Valli, Alida

Italiar antzezlea (Pola, Jugoslavia, 1921 - Erroma, 2006). Antzerki ikasketak egin zituen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuetara joan zenean bi film aipagarritan parte hartu zuen: Hitchcocken The Paradine Case (1947) eta Carol Reed-en The Third Man (1949). Italiara itzuli zen gero eta arrakasta handia izan zuen Viscontiren Senso (1954) filmean. Harrezkero Frantzian eta Italian lan egin zuen, zuzendari ospetsuekin. Besteak beste, Edipo re (1967), La strategia del ragno (1970), La prima notte di quiete (1972), 1900 (1976), eta La bocca (1991) filmetan parte hartu zuen.