Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vallès, Jules

Frantses idazlea eta kazetaria (Le Puy, 1832 - Paris, 1885). Parisa joan zen kazetaritza ikastera. Napoleon III.aren aurkako konspirazioan parte hartzeagatik espetxeratu zuten. Parisko komunako batzorde zentraleko kide izan zen, eta «Le cri de peuple» egunkari sozilista sortu zuen, baina komuna desegin zenean Ingalaterrara joan behar izan zuen. 1883an itzuli zen Frantziara, eta gizarte zapalkuntzaren aurka borrokatu zen. Jacques Vingtras (1879-1886) eleberri autobiografikoan idatzi zuen, hiru liburutan, bere belaunaldikoen iraultza gogoa.