Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Valeriano

(Lat. Publius Licinius Valerianus). Erromatar enperadorea 253-260. urteetan (260. urtean hila). Galo hil zenean enperadore izendatu zuten lejioek. Galieno semearekin batera izan zen enperadore. 257-258. bitarteko urteetan oso gogor jazarri zitzaien kristauei. 260an Sapor I.a persiar erregeak atxilo hartu zuen, eta preso zegoela hil zen.