Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Valentino

Italiar jostuna (Voghera, Pavia, 1933). Italiako ospetsuenetako bat, modaren mundua kulturarenarekin, ikuskizunenarekin, eta bizitza sozialarenarekin lotzea lortu duena. Parisen, Jean Dessèsen eta Guy Larocheren eskutik egin zituen bere jantzien lehen erakusketak. Hirurogeiko hamarraldiaren hasieran bere lehen lantegia zabaldu zuen Erroman. Bi urte geroago, Palazzo Pittiko moda erakustaldiari esker, nazioarteko ospea lortu zuen. Garai hartan bere abizenaren lehen letra (V) apaingarri gisa eta bere markaren logotipotzat erabiltzen hasi zen. Valentinoren estiloa, artean eta izadian inspiratua, ametsen zurian eta sormen askatasunaren gorrian ditu bere kolore sinbolikoak. Laurogeita hamarreko hamarraldian Valentino: Hogeita hamar urte magiazko erakusketa egin zen Erroman eta New Yorken.