Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Valderrama, Juanito

Espainiar flamenko kantaria (Torredelcampo, Jaen, 1917 - Espartinas, Sevilla, 2004). Espainiako kopla abeslari nagusietako bat. Opera flamenkoaren barruan egin zituen lehen urratsak, baina berehala kopla eta "espainiar kanta" abesti moldeak hobetsi zituen. Espainiako Gerra Zibilaren ondotik izan zituen urterik onenak. Francisco Franco jeneralaren eta bere gonbidatuen aurrean kantatu ohi zuen Francoren matxinadaren urteurrenaren kariaz uztailaren 18an egiten ziren ospakizun ofizialetan. Bere abesti ezagunen artean "El emigrante", "Su primera comunión" edo "El rey de la carretera" aipa daitezke.