Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

uzkurdura

iz. Med. Kirio bulkada baten ondorioz, gihar zuntzak laburtzea. Bi eratakoa izan daiteke uzkurdura: isotonikoa (giharraren mutur bat finko eta bestea libre dagoenean) eta isometrikoa (bi muturrak finko daudenean). Uzkurdurak, gihar zuntzaren laburtzeaz gainera, bestelako gertakariak ere biltzen ditu: A) Kimikoak: giharrak, uzkurtzerakoan behar duen energia lortzeko, erreakzio batzuk gauzatu behar ditu: 1) Aldi anaerobikoa: oxigenorik gabe, ATPa (azido adenosin trifosfatoa) desegin egiten da energia kimikoa energia mekaniko bilakarazteko. Glikogenoa, ATPa desegin izanaren ondorioz sortutako azido fosforikoaren eraginez, azido pirubiko bilakatzen da, eta, hau, azkenean, azido laktiko. 2) Aldi aerobikoa: oxigenoaren eraginez, azido laktikoaren % 20 oxidatzen da, eta erreakzio hori da, hain zuzen ere, giharrari uzkurdura gauzatu ahal izateko behar duen energia ematen diona. Geratu den azido laktikoa (% 80), sintetizatzen da, berriz glikogenoa sortzeko. B) Elektrikoak: aktibatutako giharrean, “ekintza korronte” izeneko elektrizitate bulkadak sortzen dira. C) Termikoak: Gihar zuntzen uzkurdurak beroa ekoizten du.