Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uzkudun, Paulino

Gipuzkoar boxeolaria (Errezil, 1899 - Torrelaguna, 1985). 1926-1934. urteetan Europako txapelduna izan zen pisu astunetan. 1930an Max Schmeling-en kontra galdu zuen munduko txapelketarako lehiaketa. Primo Carnera italiarraren aurka borrokatu zen Erroman munduko txapeldun izateko baina gutxigatik galdu zuen. Bere garaiko boxeolari handienen aurka borrokatu zen, Max Schmeling eta Joe Louis-en aurka esaterako. Euskal Herrian izan den boxeolaririk handienetakoa izan da.