Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ustinov, Peter

Ingeles antzezlea, zinemagilea eta idazlea (Londres, 1921 - Suitza, 2004). 1938an hasi zen antzezle gisa lan egiten antzerkian, eta 1941ean zineman. Antzezle gisa, hauek ditu film ezagunenak: Quo Vadis (1951), Beau Brummel (1954), Lola Montes (1955), Spartacus (1960), Topkapi (1964), Death on the Nile (1978, Heriotza Nilon). Hogei bat antzerki lan eta hamar eleberri idatzi zituen, eta zinema-zuntzendaritzan ere jardun zuen.