Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ustilajinal

izond. Bot. Basidiomizetoen klaseko izen bereko ordenako onddo motez esaten da. Basidiomizetoetan klase honetako onddoek dute xehetasun gutxieneko antolaketa. Mizelioan bertan eratzen dituzte basidioak eta zelula barnean hormak eratuz ugaltzen dira espora zelula edo basidio horiek. Hauts itxura izaten dute. Laboreetan mordoan bilduak egoten dira. 700 bat onddo mota biltzen dira ustilajinalean. Ezagunena gariaren urdina (Ustilago tritici) da.