Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

urzain-belar

iz. Bot. Liliazeoen familiako belar-landare erraboiladuna, 5 cm inguru luzea (Merendera pyrenaica). Itxuraz azafraiaren antzekoa da; lore-hostoak, ordea, hark baino luzeagoak eta estuagoak ditu, arrosa edo lila kolorekoak. Hostoak sustraiaren buruan kokatuak ditu, zinta itxurakoak, eta estuak.