Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uruguay

Hego Ameriketako ibaia. 1.900 km luze da eta ibai-arroak 440.000 km2-ko eremua hartzen du. Argentina, Brasil eta Uruguaiko alde bat hartzen ditu. Brasilen, Serra Geral-en du iturburua. Goi ibilguak Argentina eta Brasilen arteko muga egiten du eta behe ibilguak Argentina eta Uruguairen artekoa. Bokalean Paraná-Paraguay ibaiarekin elkartzen da eta Rio de la Plataren estuario zabala eratzen dute.