Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urruzuno Salegi, Pedro Migel

(«Ur-zale»). Gipuzkoar idazlea (Elgoibar, 1844 - Mendaro, 1923). Elgoibarko erretorea izan zen. Euskalzale, Ibaizabal, Euskal erria, Euskal Esnalea, Argia eta Jesusen Biotzaren Deya agerkarietan argitaratu zituen ezin konta ahala artikulu, ipuin eta olerki. Bi erlijio liburu itzuli zituen: Martin Cochem-en Meza Santua zer dan (1915) eta Aita Baudranen Anima ondo damutua eternidadeko gauzak konsideratzen (1921). 1930ean, hil eta handik zazpi urtera, alegia, Urruzuno-tar P. M.-en ipuiak. Lenengo idaztia ipuin liburua argitaratu zioten. Urruzunorena herri hizkera da, garaiko hitz berri eta garbizalekerietatik aparte samar dagoena. Kontakizunak ere herri xumearentzat eginak dira. Antonio Zavalak Urruzunoren ipuinak bildu eta lau liburutan argitaratu zituen Auspoa bilduman: Euskalerritik zerura (1961), Iru ziri (1965), Ur-zale baten ipuiak (1965), Sasiletrau baten ziria (1973).