Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urkixo Beitia, Joanes

Bizkaitar idazlea (Bilbo, 1955). Euskal filologian lizentziaduna da. Zinema eta telebistako gidoigilea, eta film eta telesailen itzultzailea, lanbidez. Hainbat aldizkaritan argitaratutako artikuluekin egin zituen lehen urratsak literaturaren munduan: Pott, Anaitasuna, Euskadi Sioux, Argia, Susa. Antzerkia, ipuingintza. Idazle gisa, ia genero guztiak landu ditu: haur eta gazte literatura (Shangai Tom espazioko zaindaria,1992; Thule, Bihotz ausarta, 1996, Zeruak erori zirenekoa, 1998; Lur izeneko oihana, 2000), antzerkia (Eta beharbada ispilu beltz bat, 1981), helduentzako narratiba (Elur gainean, 1984, Lurra deika, 1991) eta poesia (Berbak legezko aiztoak, 1990). 2003an Gazteentzako Narratibako Apirila Saria irabazi zuen, Gerlari zuria abenturazko eleberriarekin.