Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urdanpilleta, Jose Antonio de

Gipuzkoar militarra (Azpeitia, 1810 - Donostia, 1875). Zuzenbide ikasketak egiten ari zela, Gipuzkoako Txapelgorri batailoian sartu zen boluntario eta komandante egin zuten. 1848. urtean Gipuzkoako mikeleteen buruzagi egin zuten eta urte bereko matxinada zapuztu zuen. 1860. urteko Afrikako gerran ere jardun zuen, baita bigarren karlistadan ere. 1873. urtean zauritu zuten Bergaran eta handik bi urtera hil zen.