Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uranga Ruiz de Azua, Santiago

Bizkaitar pintorea (Balmaseda, 1913). Bilboko Arte Ederretako akademian egin zituen pintura ikasketak eta 1942-1945 urteetan Bartzelonan jarraitu zituen. 1947. urtean egin zuen lehen erakusketa eta harrezkero hamaika erakusketa egin ditu, bakarka eta taldean. Erretratuak eta paiasaiak landu zituen batez ere. Lan nagusiak: Cinco Plásticos, Alacena, Paisaje español, Paisaje segoviano, Pescador, Retrato del escultor Oteiza, Toledo, Avila, Bodegón, Calvario, Costa Vasca, Maluenda, Albarracín, Sepúlveda, Ventana, Lerma, Girasoles, Ciptana eta Violinista Morales.