Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uranga Arakistain, Kandido

Gipuzkoar aktorea (Zumaia, 1955). Antzerkigintzan egin zituen lehen urratsak. Taularatu dituen lanen artean Ama begira zazu (1986) eta Ramon Bareak zuzenduriko Dama eta Kardinala (2000) antzezlanak dira nabarmenetakoak. Horrez gain, Txalo Produkzioak antzerki taldeko kidea da. Zinemagintzari dagokionez, arras luzea da bere filmografia: Ke arteko egunak (1988), Ander eta Yul (1988), Salto al vacío (1995), Txotx (1998), Yoyes (2000), Silencio Roto (2001)… Antzerkian eta zineman aritzeaz gain, telebistako hainbat telesailetan ere hartu du parte – Bi eta bat (1992), Jaun eta Jabe (1995), Goenkale (1997), Benta Berri (1997), Ertzainak (1999) eta El comisario (1999), besteak beste–, eta horrez gain nabarmendu beharrekoa da euskarazko filmen bikoizketan egin dituen lanak.