Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urabi Pasha

Egiptoar militarra (Harya-Ruzna, Behe Egipto, 1839 - Kairo, 1911). 1879. urtean koronel maila zuen. Alderdi nazionala sortu zuen europarren aurka eta parlamentu bat osatzeko eskatu zuen. 1881. urtean Gerrako ministro izendatu zuten. Alexandrian bizi ziren europarren aurkako matxinada bat bultzatu zuen, baina ingeles-frantses gudarosteek hiria hartu zuten. 1882. urteko irailean ingelesek Urabi garaitu zuten Tell al-Kabir-en. Preso harturik, Zeilan-era deportatu zuten. 1901. urtean Egiptora itzuli zen.