Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urabayen Guindo, Leoncio

Nafarroako idazlea eta irakaslea, Félix Urabayenen anaia (Errotz, Arakil, 1888 - Iruñea, 1968). Espainiako literatura irakasle izan zen Nafarroako Irakasle Eskolan 1918. urteaz geroztik. Geografiari buruzko lan ugari eman zituen argitara. Obra nagusiak: Oroz-Betelu (1916), El dique (eleberria, 1924), La casa navarra (herri arkitekturari buruzkoa, 1929), La tierra humanizada (1949), Biografía de Pamplona (1952), Casa popular de Navarra (1956) eta Una geografía navarra (1959).